XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AZERIREN EPAIKETA Hona Azeri! Hitz hauek aditzean izugarrizko marmarra hotsa altxa zen Erregeren kortesau artean sufrikario eta hilketa asko gogora erazten baitzizkien izen hark.

Baina azkar egin zion beldurrak gorrotoari leku.

Ile edo lumak harro harro eginda hatzamarrak bistaratu zituzten batzuek, muturrak zimurtuta hagin zuriak erakutsiaz besteak, ez zen izan eite borrokaria hartu ez zuen animaliarik.

Belin ardia eta Kuard erbia ere bengantza gose zeudela zirudien.

Eta tximuak, uste baitzuen Azeri mendean hartua zegoela, keinu burlari bat eginaz bizkarra eman zion.

Azeri, ordea, pronto zegoen harrera gogor hauei frente egiteko.

Beraz, tente eraman zuen burua basatien artean pasatzerakoan.